Teatro Arriaga Antzokia  
     Dataren arabera
     Generoaren arabera
     Historikoa
     Elkarrizketa
     Profilak
     Nor gara
     Antzokiaren planoa
     Historia
     Kronologia
     Antzokia irudietan
     Artisten galeria
     Informacio teknikoa
     Taldeko laguna
     Abanatako laguna
     Babesleak
 
Arriagaren adiskideak
Taldeko laguna
 

Nola bihurtu Arriagaren Adiskidea?

Arriagaren Adiskidea bihur zaitezke “adiskide Talde” bat osatuz, eta eskatu ahalako ikuskizunen abonua diseinatuz. Talde honetako pertsona batek bere gain hartzen du “lotura” izatearen funtzioa, eta horrela Antzokia taldearekin jarriko da harremanetan haren bidez, egitarauaren berri izateko, eta igandean lagun bakoitzak ikusi nahi dituen ikuskizunei buruzko informazioa jasotzeko.
Arriagaren Adiskidea egiteko gure telefonora dei dezakezu, 94 479 20 36, eta egitarauari buruzko informazioa jaso. Edo e-mail bat bidali ahal duzu información@teatroarriaga.com helbidera.

 

Zer baldintza behar da “Adiskide talde” bat osatzeko?

Hiru bazarete, gutxienez 6 ikuskizun ezberdinetako 18 sarrera erostea.
4 edo bost bazarete, gutxienez 4 ikuskizun ezberdinetako 18 sarrera erostea.
6 bazarete , gutxienez 3 ikuskizun ezberdinetako 18 sarrera erostea.
6 baino gehiago bazarete, taldean sartzen den pertsona berri bakoitzeko, gutxienez erosi beharreko sarrera kopuruari 3, 5 edo 7 gehitu behar zaizkio.

 
Zeintzuk dira Arriagaren Adiskidea izateak dituen abantailak?

• “Arriagaren Adiskideek” deskontuak izango ditu “Arriagaren Adiskideak” programaren barnean aurkitzen diren saioetan. Deskontuak taldeak erosten dituen sarrera kopuruaren araberakoak izango dira:
- 3 ikuskizun ezberdinetako 18 – 29 sarrera: %25eko deskontua.
- 5 ikuskizun ezberdinetako 30 – 41 sarrera: %30eko deskontua
- 7 ikuskizun ezberdinetako 30 sarrera edo gehiago: %35eko deskontua

• “Arriagaren Adiskideek” loturaren etxean edo bere e-mailean jasoko dute Arriaga Antzokiaren programazioari buruzko informazio guztia.

• “Arriagaren Adiskideek” doako agiria, urtekoa eta pertsonalizatua izango dute deskontua duten sarrerak leihatilan erosteko. Agiri hori urtero berrituko da, eta taldeak sarrerak erosten dituen lehen aldian eskuratzen duenean, sarrera gehiago erosteko balioko du, agiria leihatilan aurkeztuz. Urte osorako balio izango du eta deskontu berberak izango ditu. Agiria ikuskizunetara sartu aurretik eskatu ahal zaie.

• “Arriagaren Adiskideek” lehentasuna izango dute beren lekuak erosteko orduan, eta publiko orokorrarekiko urtarriletik ekainera bitartean gehienez bi aste izango dituzte, eta bigarren denboraldian astebete bat izango dute. (Aldi hau murriztu ahal izango da denboraldi bakoitzaren beharren arabera).

• “Arriagaren Adiskideek” lehentasuna izango dute beren lekuak aukeratzeko orduan aurretik aipatutako aldietan. (Behar teknikoak direla-eta lehentasun hau gerta daiteke ez egotea, besaulki-patioaren 1. eta 2. lerroetan).

• “Arriagaren Adiskideak” loturaren bitartez egingo zaie arreta, denboraldi bakoitzaren hasieran sarrerak erosteko hitzordu sistema bat erabiliz.

• “Arriagaren Adiskideek” arreta pertsonalizatua jasotzeko telefono bat dute: 94 479 20 36.


 
Nahi baduzu, pdf formatuko programazio osoa behera karga dezakezu.
Jaitsi
 
 
   WEB ORRIKO MAPA
   Copyright © 2008. Teatro Arriaga Eskubide guztiak erreserbatuta
EuskeraCastellanoEnglish
 
IRAILAK
Al As Az Og Or Lr Ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      
 
» Gaur, Asteartea 07 de irailak
» Ikusi hileko programazioa
 
 
Visita virtual al teatro
Ezagutu Arriaga Antzokiko txoko guztiak
[+] Bisitatu
 
 
 
El Teatro: Historia
Arriaga Bilbori lotutako antzokia da. Bilboko biztanleek antzerkirako duten afizioa zaharragoa den arren, hiriak ez zuen arte eszenikoetarako lokal berezirik izan 1799ra arte. Data horretan, bizilagun talde baten ekimenez, Erronda kalean koliseo bat eraiki zen.
[+] Handitu