XIV-XV m
Dokumentatutako lehenengo mimoak, eresiak eta auto sakramentalak antzeztu ziren hirian.
1799-1816
Ronda kalean arte eszenikoetarako soilik balio zuen lokala ireki zen, baina sute batek suntsitu zuen.
1834-1886
"Hiriko antzokia" ireki zen Areatzan. 52 urte igaro ondoren, eraikina egoera txarrarengatik itxi eta bota zuten.
1882
"Hiriko antzokia" zutik zegoelarik, eraikuntza berri bat egiteko asmoa zuten.
1885eko martxoaren 22a
"Bilboko antzoki berria" sozietate anonimoa gauzatu zuten.
1885
Ernesto Hoffmeyer arkitektoak Erriberako kaia handitzeko proiektua egin zuen eta ur-ibilguaren 6 metro irabazi ziren.
1887ko urriaren 21a
Eraikuntza eraikitzen ari zirenean zati bat erori egin zen. Ondorioz, bi langile hil eta lau zauritu ziren.
1889ko iraila
Antzokia eraikitzen ari ziren plazan, plaka bat jarri zuten izen berriarekin: "Arriaga maisuaren plaza".
1890ko maiatzaren 31
"Bilboko antzoki berria" ireki zen, baina jendeak Arriaga Antzokia deitzen zion dagoeneko.
1902ko apirilaren 8a
Lehenengo aldiz, Arriaga Antzokia izena erabili zuten kudeatzaileek, izan ere ikuskizunak iragartzeko erabiltzen baitzen prentsan.
1914ko abenduaren 22a
Santo Tomas merkatuaren egunsentian sute batek erabat suntsitu zuen.
1916-1918
Arriaga berreraikitzeko prest zeudenak ez ziren bat etorri. Hainbeste, non uneren batean jada eginda zeuden obrak botatzea ere agindu baitzuten..
1919ko ekainaren 5a
Berreraikitzen bost urte igaro ostean, Arriaga berriz ireki zen..
1924ko urtarrilaren 31
Diestro familiak lokala erabiltzeko eskubidea izan zezan, "Bilboko antzoki berria elkarteak" alokatu zion
1963
Elkartearen eta familiaren arteko liskar juridikoa konpontzeko denbora asko pasa zen; baina azkenean, elkarteak giltzak eskuratu zituen berriz.
1963-1978
Antzokia Trueba ikuskizun enpresari alokatu zitzaion.
1972
Arriagarentzat onura izan zen Bilboko Alde Zaharra multzo historiko-artistikoa izendatzea.
1977ko azaroaren 4a
Eraikina monumentu historiko-artistikoa zela jakitera emateko, espedientea ireki zen.
1978ko maiatzaren 10a
Antzokia udalaren esku zegoen.
1981-1986
Eraikina berritzeko lanak egin ziren eta egitura sendotu zen.
1983ko abuztua
Hirian izan ziren uholdeek asko kaltetu zuten antzo.
1986ko urriaren 3a
Antzokia kudeatzeko "Arriaga antzokiko jarduera kulturalen zentroa" udaleko sozietate anonimoa sortu zen.
1986ko abenduaren 5a
Lanak bukatu ondoren, antzokia berriro ireki zen.
1990eko maiatzaren 31
Arriaga antzokiak ehun urte bete zituen. |