|
|
|
|
| |
| Elkarrizketa |
| Carlos Lozano |
| |
| Carlos Lozanori musikal bat falta zitzaion. Aktore orok egin behar duten etapa profesionala dela uste du, eszenatokian dantzatzeak eta abesteak ematen duen sentsazioak eta ikuslearen erantzuna ikusteak ez dutelako preziorik. Musikal batean, eta are gehiago “Chicago” moduko musikal “biribil” batean, dena bikoizten dela dirudi. Esfortzua barne, noski. Aste Nagusi honetan Arriagan debutatzeko Lozanok bi hilabete daramatza entseatzen, etenik gabe, Broadwayko musikalik ospetsuenaren Billy Flynn abokatu zital eta xarmagarriaren papera ahalik eta hoberen egitearren. |
| |
| -Debuta egingo duzu musikaren generoan. Nola zaude? |
| -Ilusioz. Hau paregabea da. Lankideak eta nik gogo handia dugu maletak egin eta Bilbora joateko, ia bi hilabete daramatzagulako lanean, baita asteburuetan ere. Aurten ez gara oporretan joango; ahotsa eta gorputza hainbeste zaindu eta gero ezin garelako desfasatu, ezta apur bat ere. Bi ordu ematen ditut egunero bokalizatzen eta ahotsa prestatzen. Dena ematen ari naiz. |
| |
| -Ametsa bat al zen mota honetako lan bat egitea? |
| -Uste nuen musikal bat egitea falta zitzaidala. Eta hau handienetako bat da, estilo amerikar garbiarekin, zine beltza izateaz gain jatorrizkoa ahalik eta gehien errespetatzen duena, ekoizleek ez dutelako nahi balioa galtzea. Ba al dakizu New Yorken duela 18 urte antzezten dutela? |
| |
| -Zaila izan da honaino heltzea? |
| -Nik beti izan dut konfiantza nire aingerutxoarengan. Musikal bat egin nahi nuen eta bat ekoizteko asmoa nuen, “Casanova”, baina bat-batean deitu ninduten Billy Flynnen probetara aurkezteko. Hiru egin nituen eta hirutan txalotu ninduten, eta Broadway lanaren ekoizleei buruz ari naiz, eh? Banekien paper horretarako egokia izan nintekeela, alegia zitala, ironikoa eta xarmagarria den, emakumeak erakartzen dituen eta diruan bakarrik pentsatzen duen abokatuarena egiten. |
| |
| |
|
 |
| |
| Aste Nagusi honetan Arriagan debutatzeko Lozanok bi hilabete daramatza entseatzen |
| |
|
| |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| |
|
| |
| |
 |
 |
| Arriaga Bilbori lotutako antzokia da. Bilboko biztanleek antzerkirako duten afizioa zaharragoa den arren, hiriak ez zuen arte eszenikoetarako lokal berezirik izan 1799ra arte. Data horretan, bizilagun talde baten ekimenez, Erronda kalean koliseo bat eraiki zen. |
| [+] Handitu |
| |
|
| |
|