Teatro Arriaga Antzokia  
     Dataren arabera
     Generoaren arabera
     Historikoa
     Elkarrizketa
     Profilak
     Nor gara
     Antzokiaren planoa
     Historia
     Kronologia
     Antzokia irudietan
     Artisten galeria
     Informacio teknikoa
     Taldeko laguna
     Abanatako laguna
     Babesleak
 
Elkarrizketa
Roberto Álamo, “Urtain” eszenan
 
 
Urtain ezagutzen al zenuen?
Komunikabideen bidez ezagutzen nuen; hots, haren alde publikoa ezagutzen nuen. Banekien boxeolari handia izan zela, baina besterik ez.
 
Eta orain?
Orain zertxobait gehiago badakit pertsonaiaren atzean zegoen pertsonaz, saltzen zuen markaren atzean zegoenaz: zerbait badakit Jose Manuel Ibar izakiaz. Nire ustez, gizaki ona zen, eta kontraesan asko zituen.
 
Egileak (Juan Cavestany) eta zuzendariak (Andrés Lima) diote haren bidez garai bat azaltzen dela
Horrela da. Garai hartan, 60 eta 70. hamarkadetan, Espainiak ikur bat behar zuen kanpora begira. Irudi indartsua behar zen, ausarta, zezenaren irudia, kemena, indarra, azpimarratzen zuena. Eta boxeolaria ezin hobea zen. Hori dela-eta, obran haren bizitza eta garai hura parekatzen dira.
 
Eszenatokian benetako pertsonaiak agertzen dira: Gila, ‘El Lute’ren emaztea, Raphael,…
Garai hartako zertzeladak eskaintzen dituzte, gris koloreko Espainiarenak, tristearenak, telebista bere txokoa hartzen hasi eta beste gauza batzuk sortzen hasi ziren garaikoak.
 
1992. urtera arte; hau da, ustez, modernitatean sartzen garen urtera bitarte
Hori da. Kasualitatez, Urtainek bere buruaz beste egin zuen Joko Olinpikoen gorespena hasi baino lau egun lehenago. Jokoekin bazirudien atzean utziko genuela Espainia garratz, beldurgarri hura. Edo agian ez, jakina. Ondorioz, oso garrantzitsua da txapeldunaren bizimoduaren eta bizi izandako herrialdearen arteko metafora bat egitea.
 
Aktoreak nola egingo dio aurre pertsona izandako pertsonaiari, duela ez hainbeste, gainera?
Errespetu handiarekin, umiltasun handiarekin. Pertsonaia existitu, bizi eta egon egin zen, eta haren familiako eta lagun batzuk bizirik jarraitzen dute; beraz, errespetu handia izan behar da. Haiek hor daude epaitzeko. Eta gero, batez ere, poz handia sentitzen da, publikoak bi ordu adi-adi igarotzen baititu, benetakoa den zerbaitetik sortutako obrarekin gozatzen eta pentsatzen. (E. Sierraren elkarrizketaren laburpena)
 
 
 
Beste elkarrizketak
 
   WEB ORRIKO MAPA
   Copyright © 2008. Teatro Arriaga Eskubide guztiak erreserbatuta
EuskeraCastellanoEnglish
 
Teatro Arriaga
 
Visita virtual al teatro
Ezagutu Arriaga Antzokiko txoko guztiak
[+] Bisitatu
 
 
 
Programación: La Entrevista
[+] Elkarrizketa irakurri
 
 
 
El Teatro: Historia
Arriaga Bilbori lotutako antzokia da. Bilboko biztanleek antzerkirako duten afizioa zaharragoa den arren, hiriak ez zuen arte eszenikoetarako lokal berezirik izan 1799ra arte. Data horretan, bizilagun talde baten ekimenez, Erronda kalean koliseo bat eraiki zen.
[+] Handitu