Teatro Arriaga Antzokia Programazioa Antzokia Bisita Birtuala Zerbitzuak Arriagaren adiskideak  
               
 

Deskargatu hemen formularioa “Arriagaren Adiskidea” banakako txartela lortzeko
:: Jaitsi ::

Nahi baduzu, pdf formatuko programazio osoa behera karga dezakezu
:: Jaitsi ::

“Arriagaren Adiskidea” banakako txartelaren arauak

Nola bihurtu Arriagaren adiskidea?

Arriagaren Adiskidea egiteko banakako txartela baino ez duzu erosi behar. Txartel honek ondoren aipatuko ditugun abantailak lortzeko aukera ematen dizu. Behar duzun edozein informaziorako 94 479 20 36 telefonora dei dezakezu, edo e-posta bat ere bidal dezakezu información@teatroarriaga.com helbidera.

Zeintzuk dira Arriagaren Adiskidea izatearen abantailak?

· Banakako txartela duten Arriagaren Adiskideok gehienez, %25eko deskontuak izan ditzakezue “Arriagaren Adiskideak” programan dauden saioetan.

· Arriagara etortzen zaren bakoitzean sarrera gorde; izan ere, leihatilan ikuskizun ezberdinetako sei sarrera aurkezten badituzu, eta zazpigarren bat erosten baduzu, txartelaren zenbatekoa itzuliko baitzaizu. Horrek esan nahi du banakako txartela doan izan dezakezula.

· “Arriagaren Adiskideak” bere etxean, edo posta elektronikoan jasoko du Arriaga Antzokiko egitarauari buruzko informazio guztia.

· “Arriagaren Adiskideak” txartel pertsonal eta besterenezina izango du bere izenean, eta horrek eskubidea ematen dio ikuskizun bakoitzeko sarrera bat leihatilan erosteko deskontuekin. Txartel hori urtero berritu ahal izango da, eta behin erosita, urte osorako balioko du, deskontu berdinak izanda, sarrera erosteko leihatilan aurkeztu eta gero.

· Txartelak urte baterako baliotasuna du urte horretan egiten diren ikuskizunetarako sarrerak erosteko. Indarraldia txartelean bertan jartzen du.

· “Arriagaren Adiskideak” arreta pertsonalizatuko telefonoa izango du eskura :
94 479 20 36
, Informazio Bulegoaren ordutegian.

Zeintzuk dira Arriagaren Adiskidea izateko baldintzak?

· Arriagaren Adiskidearen banakako txartela 20 euroren truke erostea. Baina gogoratu doan lortu dezakezula antzerkira sei aldiz joaten bazara eta zazpigarren sarrera bat erosten baduzu.

· Fitxa bat bete zure datu pertsonalekin Antzerkiak beharrezkoa denean zurekin jartzeko harremanetan. Datu haiek konfidentzialak izango dira.

· Txartela erakutsi sarrera erostean eta ikuskizunera joatean, hala eskatzen badizute.

 
  Mapa del Web Home © Teatro Arriaga, 2006