 |
| Antzokiaren historiatik zehar, egunez egun |
XIV-XV m.: Dokumentatutako lehenengo mimoak, eresiak eta auto sakramentalak antzeztu ziren hirian.
1799-1816: Ronda kalean arte eszenikoetarako soilik balio zuen lokala ireki zen, baina sute batek suntsitu zuen.
1834-1886: "Hiriko antzokia" ireki zen Areatzan. 52 urte igaro ondoren, eraikina egoera txarrarengatik itxi eta bota zuten.
1882: "Hiriko antzokia" zutik zegoelarik, eraikuntza berri bat egiteko asmoa zuten.
1885eko martxoaren 22a: "Bilboko antzoki berria" sozietate anonimoa gauzatu zuten.
1885: Ernesto Hoffmeyer arkitektoak Erriberako kaia handitzeko proiektua egin zuen eta ur-ibilguaren 6 metro irabazi ziren.
1887ko urriaren 21a: Eraikuntza eraikitzen ari zirenean zati bat erori egin zen. Ondorioz, bi langile hil eta lau zauritu ziren.
1889ko iraila: Antzokia eraikitzen ari ziren plazan, plaka bat jarri zuten izen berriarekin: "Arriaga maisuaren plaza".
1890ko maiatzaren 31: "Bilboko antzoki berria" ireki zen, baina jendeak Arriaga Antzokia deitzen zion dagoeneko.
1902ko apirilaren 8a: Lehenengo aldiz, Arriaga Antzokia izena erabili zuten kudeatzaileek, izan ere ikuskizunak iragartzeko erabiltzen baitzen prentsan.
1914ko abenduaren 22a: Santo Tomas merkatuaren egunsentian sute batek erabat suntsitu zuen.
1916-1918: Arriaga berreraikitzeko prest zeudenak ez ziren bat etorri. Hainbeste, non uneren batean jada eginda zeuden obrak botatzea ere agindu baitzuten.
1919ko ekainaren 5a: Berreraikitzen bost urte igaro ostean, Arriaga berriz ireki zen.
1924ko urtarrilaren 31: Diestro familiak lokala erabiltzeko eskubidea izan zezan, "Bilboko antzoki berria elkarteak" alokatu zion.
1963: Elkartearen eta familiaren arteko liskar juridikoa konpontzeko denbora asko pasa zen; baina azkenean, elkarteak giltzak eskuratu zituen berriz.
1963-1978: Antzokia Trueba ikuskizun enpresari alokatu zitzaion.
1972: Arriagarentzat onura izan zen Bilboko Alde Zaharra multzo historiko-artistikoa izendatzea.
1977ko azaroaren 4a: Eraikina monumentu historiko-artistikoa zela jakitera emateko, espedientea ireki zen.
1978ko maiatzaren 10a: Antzokia udalaren esku zegoen.
1981-1986: Eraikina berritzeko lanak egin ziren eta egitura sendotu zen.
1983ko abuztua: Hirian izan ziren uholdeek asko kaltetu zuten antzokia.
1986ko urriaren 3a: Antzokia kudeatzeko "Arriaga antzokiko jarduera kulturalen zentroa" udaleko sozietate anonimoa sortu zen.
1986ko abenduaren 5a: Lanak bukatu ondoren, antzokia berriro ireki zen.
1990eko maiatzaren 31: Arriaga antzokiak ehun urte bete zituen. |