Teatro Arriaga Antzokia Programazioa Antzokia Bisita Birtuala Zerbitzuak Arriagaren adiskideak  
               
 
Deskontuak

Hauek dira Arriaga Antzokian existitzen diren deskontuak:

-65 urtetik gorakoak: %25eko deskontua.


-Gehienez 30 urteko gazteak: %25eko deskontua.


-Langabetuak: %25eko deskontua.


-Antzerki eta balet profesionalak: %25eko deskontua (antzerkikoek antzerkirako, baletekoek baleterako).


-20 lagun edo gehiagoko taldeak: %25eko deskontua.


-Banakako laguna: gehienez %25eko deskontua banakako txartelaren bidez 20 euro ordainduz. Diru kopuru hori itzuliko zaio 6 sarrera erosi ondoren.


-Ikuslearen eguna: %25eko deskontua.


-Azken orduko deskontua: 65 urtetik gorakoek, 30 urtetik beherakoak, langabetuek eta profesionalak sarrera erostean, gehienez ikuskizuna hasi eta ordubete lehenago: %50eko deskontua.


-Pertsona ezgaituak gurpil aulkian eta laguntzaileak palkoko eszenaurreko eserlekutan: %50eko deskontua.


-Taldeko laguna: Deskontuak taldeak erosten dituen sarrera guztien kopuruaren araberakoak izango dira:
- 18 eta 29 sarrera bitartean erosita, %25eko deskontua lortuko da.
- 30 eta 41 sarrera bitartean erosita, %30eko deskontua lortuko da.
- 42 edo sarrera gehiago erosita, %35eko deskontua lortuko da.
(Batzuetan, deskontua txikiagoa izan daiteke lagun programaren arabera).

-“El Correo” harpidedunak: %10 edo 20ko deskontua Antzokia eta el Correo artean hitzartutako ikuskizunetan.


- Guggenheim lagunak: %25eko deskontua Antzokia eta Guggenheim Museoaren artean hitzartutako ikuskizunetan.


- BBK txartel gorria: %20 edo 35eko deskontua Antzokia eta BBKaren artean hitzartutako ikuskizunetan.

OHARRA:
***Deskontu horiek guztiak, ikuslearen eguna izan ezik, bakarrik aplikatuko dira sarrerak leihatilan erosten badira eta horrela ezarri den ikuskizunetan.

 

 

 

 

 

 
  Mapa del Web Home © Teatro Arriaga, 2006