Teatro Arriaga Antzokia Programazioa Antzokia Bisita Birtuala Zerbitzuak Arriagaren adiskideak  
               
 
 'Bilboko Udal Banda'
Apirilak 20
 
   

Ordua: 12:00etan.

Prezioa: 2 euro


1895eko ekainaren 9an, 52 musikok, Bilboko Udal Banda izenarekin, lehen kontzertu ofiziala eman zuten José Sainz Basaberen zuzendaritzapean. Horrela jaio zen Bilboko Udalaren Musika Banda. José Franco Ribate (1924), Jesús Arambarri (1933), Bruno Muñoz (1953), Urbano Ruiz Laorden (1969) Jesús Maria Bilbao Estefanía (1995) eta Rafael Sanz-Espert (2002) izan dute taldearen ardura.

BilbaoMusika Toki Erakunde Autonomoaren barruan dagola, 2002tik Udal Musika Bandak Arriaga antzokian kontzertu bereziak eman ditut, bai bakarlariekin (Pedro Iturralde, Santiago Juan, Kepa Junkera, Mª Eugenia Silguero edo Euskadi Brass Metalezko Boskotea) bai zuzendari gonbidatuekin (Pablo Sánchez Torrella, Ruper Lekue, Gary F. Lamb, Juan José Ocón, José Mª Sáinz Alfaro, Enrique García Asensio, Fernando Bonete edo Darío Sotelo.

Era berean, "Valentzia Hiria" Musika Banden Nazioarteko Lehiaketaren Atal Bereziaren amaiera-emanaldian egindako grabazioa (2002ko uztailan), Valentziako Palau de la Música, Lliriako Teatro de la Unió Musical, Basauriko Social Antzokian, Gasteizko Principal Antzokian eta Santa Cruz de Tenerifeko Ángel Guimerá antzokietan emandako kontzertuak eta “Olentzero Begi Gorri” ETBko saioan partaidetza azpimarratu behar ditugu. Hori guztia, Areatzako kioskoan ematen dituen ohiko kontzertuak eta ekitaldi ofizial eta herrikoietako emanaldian alde batera utzi gabe.


Bilboko Udal Banda

Kontzertua

itzuli

 
  Mapa del Web Home © Teatro Arriaga, 2006