Teatro Arriaga Antzokia Programazioa Antzokia Bisita Birtuala Zerbitzuak Arriagaren adiskideak  
               
 
 BETI JAI ALAI
Ekainak 17 eta 18
 
 
 

Ordua: 20:00etan

Prezioa: 4,80 eta 18 euro artean

Deskontua: Bai


Beti Jai Alaik bere berrogeigarren urtemuga ospatzeko antzinako Bilboko festa-egoerak berreraiki ditu. Hiriaren historian zehar bizitako lau garai aurkezten ditu. Gertakizun horietan, orokorrean dantza nabarmentzen da. Lehenengoa XVI. mendea da, eta bertan, garaiko gizartearen goiko klasekoek eginiko txapelketa eta dantzak erakusten dira. Emakumezkoen jantzi eta burukoek Europako dantza modei jarraitzen zieten eta momentu hartan ez ziren bizkaitartzat hartzen.

Bigarrenak XVII. eta XVIII. mendeetako hiriko festa-agerpen garrantzitsuena jasotzen du, Corpusaren festa eta bertan erabilitako elementu guztiak.

Hirugarrena inauterietako giroa da, XIX. mendeko datuetan eta Emiliano de Arriagaren idatzietan oinarrituta. Guztia Bilbon hain sustraituta dagoen festa honetan klasikoak diren pertsonaiekin, dantzekin eta kantuekin azalduta.

Azkenekoak, berriz, inguruko elizpeak eskaintzen ditu, Abandokoa, Begoñakoa eta Deustukoa alegia. Hain zuzen ere, euren festan tipikoak diren elementuekin, ezpata dantzekin, aurresku klasikoekin eta erromeriekin. Bilbotarrengandik oso preziatuak eta kanpoko idazle askorengandik goraipatuak izan dira beti.


BETI JAI ALAI

Beti Jai Alai Dantzari Taldea

itzuli

 
  Mapa del Web Home © Teatro Arriaga, 2006