|
Lear Erregearen tragedia gizatiar ororen entziklopedia laburra da.
Pasio handienak eta txikienak, amodio argitsuenak eta bekaizkeria
ilunenak, geure desio guztiak eta beldur guztiak, amesten duguna eta
amesgaiztoetan erasotzen gaituztenak. Gizatiar oro Shakespearek
sortutako mikrokosmosean dago. Askok bere obra onena dela irizten diote.
Shakespearek guztia heredatzen eta
aurreratzen du eta ez du sekula obra honetan bezain bikain egin.
Pertsonaia ezin hobeen bilduma bat eta antzerkirako sekula idatzi diren
eszena onenetako batzuk eskaintzen ditu: erreinuaren banaketa, ekaitza,
alaba maltzurren gezurrezko judizioa, Gloucesterren jauzia labarretik,
Lear eta Cordeliaren berraurkitzea…
Zentro Dramatiko Nazionalak, bere ohiko
kaudimen artistikoarekin, antzerki unibertsaleko testu hilezkor baten
aurrean egoteko aukera eskaintzen digu. Eta Juan Mayorgaren bertsio
batekin egiten du, alegia egungo antzerki-egile ospetsuenetako batekin,
Gerardo Veraren zuzendaritzarekin eta antzerki-gau ahaztezin bat
bermatzen duen aktore-taldearekin.
|
REY LEAR de W.
Shakespeare
CENTRO DRAMÁTICO NACIONAL |
|
Bertsioa: Juan Mayorga
Eszenografia: Ricardo
Sanchez Cuerda eta Gerardo Vera
Jantziak: Alejandro
Andújar eta Gerardo Vera
Argiak: Juan
Gomez-Cornejo
Musika: Luis Delgado
Antzezleak: Alfredo
Alcon, Chisco Amado, Luis Bermejo, Carme Elías, Marc
Garcia Cote, Cristina Marcos,
Jesus Noguero, Abel Viton…
Zuzendaritza: Gerardo
Vera
Produkzioa: Zentro
Dramatiko Nazionala
|
|