Giza gorputzaren ikuspegia geure zuzendari eta koreografo onenetako batzuen eskutik: Rafael Amargo, Sol Pico, Carlus Pradissa, Mario Gas, Jaime Chavarri eta Andres Lima.
Stripteaseak protagonistaren pixkanakako biluztasunaren bitartez sentsorialki kitzikatzea bilatzen du. Baina ideia hori haratago joan edo honantzago etor daiteke beste biluztasun batzuk bilatzen direnean. Alegia, kitzikatu gura direnak garuneko beste zati batzuk direnean.
Sei zuzendari horien proposamenak ur sentsual eta poetikoen artean mugitzen dira, kritikaren eta atseginzalearen artean, giza gorputzaren biluztasuna maskararik gabeko niaren irudi gisa erabiliz, derrigortzerik gabeko nia, eragozpen edo makuluak kendu dituen gizaki gisa, egia gisa agertzeko; Hain zuzen ere, geure barruan dagoen egia.
Sei proposamenak eszenategian gertatzen dira, elementu eszenografiko propioekin eta antzezleekin. Antzezleak ezberdinak dira bakoitzean, proposamen beraren emaitzan sei ikuspegi independente nahasteko.
Rafael Amargo dantzari eta koreografoa; Sol Pico, bere izena daraman konpainiako koreografo eta zuzendaria; Carlus Prasissa, La Fura dels Bausen fundatzailekidea; Mario Gas aktore eta zuzendaria; Jaime Chavarri zinema zuzendaria; eta Andres Lima egile, aktore eta zuzendaria, Animalarioko kidea. Eurak dira geure begirada ikuskizunera zuzenduko digutenak. Orain arte kabaretari eta telebistako gaueko programazioari erreserbatu izan zaion ikuskizuna da. Emaitza ziur ez dela ez baldarra ez arrunta izango. |