Teatro Arriaga Antzokia Programazioa Antzokia Bisita Birtuala Zerbitzuak Arriagaren adiskideak  
               
 
 GATAS
Maiatzaren 15etik 17ra
 
 
 

Ordua: 20:00etan

Prezioa: 5,60 eta 21 euro artean

Deskontua: Bai

Iraupena: 1h 50min


Cayetanaren etxe aristokratikoak bere ateak zabaldu zizkion emakume talde bati XX. mende hasieran. Gizarte-maila ezberdinetakoak izan arren, harreman estua mantentzea lortzen dute, eta urtez urte harreman hori sendotuz joanen dira.

Kateme “hilezkor” hauek mendez igaro eta euren momentu politiko, sozial eta ekonomiko garrantzitsuenetan gelditzen dira. Euren bileretan, lagunartean eta komedia kutsuarekin, azken mendeko momentu tragikoenetako batzuetatik igaroko dira. Guztiaz hitz egin eta konparaketak egiteko espazio magikoa da. Elkarrizketak eta afektuak mantentzeko euren gaitasunari esker, kanpoan gertatzen diren guduetatik babesten du taldea.

Gatas (Katemeak) mendearen berreraikuntza femeninoa da. Emakumeak menpekoak, oinperatuak eta gutxietsiak izan zituen garaia berriro ezagutu eta bizitzeko aukera ematen du. Berdintasun eta askatasunaren konkistan egotziak izan zirela oroitarazten du.

El Diario de Adan antzeztu zuen bikote ahaztezinak, alegia Miguel Angel Solak eta Blanca Oteyzak, Manuel Gonzalez Gil zuzendari eta egilekidearekin kolaboratu dute, obra berezi honen eszena-egokitzapen espainiarrean.


GATAS, Manuel Gonzalez Gil eta Daniel Botti autoreen 'Porteñas' obraren antzerkirako moldaketa

Egokitzapena: Manuel Gonzalez Gil, Miguel Angel Sola, Blanca Oteyza eta Ángel León
Musika: Martin Blanched
Jantziak: Laia Huete eta Pepe Uria
Argiak: Daniel Bosio
Antzezleak: Silvia Abascal, Rosario Pardo, Ana Gracia, Nieve de Medina, Paloma   
Gomez eta Paloma Montero
Zuzendaritza: Manuel Gonzalez Gil
Produkzioa: Ana Huete (El Catalejo Producciones)
Miguel Gª de Oteyza (Loquilandia Producciones)

itzuli

 
  Mapa del Web Home © Teatro Arriaga, 2006