Bordeleko Ballet Nazionalak Giselle eskainiko du Adolphe Adamen musikarekin eta Charles Jude zuzendariaren koreografiarekin. Artista gonbidatu gisa, Igor Yebra dantzari bilbotar ospetsua izango du.
XVIII. mendetik aurrera, dantza dimentsio entzutetsu eta sortzailea hartzen joan zen Bordelen, eta aro erromantikoan jarraitu zuen. Iragan horri leial, bere izatean zehar eta 90eko hamarkadatik aurrera, Bordeleko Operako Balletak herentzia klasikoa modernitatera zabaltzen jakin du, koreografo ugarirekin izan duen kontaktuari esker. Serge Lifarren arabera, Giselle “ballet erromantikoaren apoteosia” da eta errepertorio koreografikoko maisu-obra izaten jarraitzen du. Heinek oroitarazitako legenda batetan du jatorria. 1841ean sortu zen Théophile Gautierren libreto batekin. Ahanzturan zegoela, Frantzian berreskuratu zen Diaghileven Ballet Errusiarrei esker, eta orduz geroztik, etengabe antzeztu izan da.
Charles Juderentzat: “Giselle gorputzen poesiaren bidezko oroitzapena da, non errealitatearen tragediak bere lekua uzten dion fantasiari eta irudimenari”. Bere koreografia sentsual eta hunkigarriak ballet hilezkor honen historia luzatzen du.
|