Teatro Arriaga Antzokia Programazioa Antzokia Bisita Birtuala Zerbitzuak Arriagaren adiskideak  
               
 
 HOY NO ME PUEDO LEVANTAR
Abuztuaren 14 eta 31 artean
 
 
 

Irailaren 1etik 7ra bitarteko egunak

Ordutegia: Abuztua
Osteguna 14: 19:00etan, estreinaldia
Ostirala 15: 18:00etan eta 22:30ean
Larunbata 16: 23:30ean
Igandea 17: 19:00etan eta 23:30ean
Astelehena 18: atseden eguna
Asteartea 19: 19:00etan
Asteazkena 20: 19:00etan
Osteguna 21: 19:00etan eta 23:30ean
Ostirala 22: 19:00etan eta 23:30ean
Larunbata 23: 19:00etan eta 23:30ean
Igandea 24: 18:00etan
Astelehena 25: atseden eguna
Asteartea 26: 19:00etan
Asteazkena 27: 19:00etan
Osteguna 28: 19:00etan
Ostirala 29: 18:00etan eta 22:30ean
Larunbata 30: 18:00etan eta 22:30ean
Igandea 31: 18:00etan

Iraila
Astelehena 1: atseden eguna
Asteartea 2: 19:00etan
Asteazkena 3: 19:00etan
Osteguna 4: 19:00etan
Ostirala 5: 18:00etan eta 22:30ean
Larunbata 6: 18:00etan eta 22:30ean
Igandea 7: 18:00etan

Prezioa: 12 eurotik 55 eurora

Deskontua: ez


Mecano Espainiak eman duen historiako talderik garrantzitsuena izan da. Hamar milioi disko baino gehiago saldu zituzten, eta hiru belaunaldiren bihotzak eta eztarriak bereganatu zituzten. Hoy No Me Puedo Levantar beren musikala da.

Antzezlarien zerrenda 40 artistez osatuta dago: horietako 13k zuzenean abesteaz gain, pertsonaiak hezurmamitzen dituzte, beste 20 dantzariak dira eta gainerako 7ak musikaleko abestiak zuzenean jotzen dituzten musikariak dira.

SINOPSIA
Mario eta Colate 1980ko hamarkadaren hasieran herri txiki batean bizi diren bi lagun dira. Biek amets berdina partekatzen dute: Madrilera bidaiatzea bertan musika talde bat eratzeko.

Kulturalki eta sozialki irakiten dagoen Madrilera heltzen direnean, zenbait arazorekin aurkitzen dira: ez dute lanik lortzen, diru gabe daude, diskoetxeek ez dute haienganako interesik azaltzen… baina gutxika-gutxika aurrera egitea lortzen dute.

“33” deitzen den taberna batean lana lortzen dute, eta musikari jator pare bat ezagutzen dituzte: Guillermo eta Panchi. Haiekin batera “Rulé” eratzen dute, euren taldea, eta taldearekin beren lehendabiziko singlea grabatzea ahalbidetuko dien lehiaketa garrantzitsu bat irabazten dute.

Mariok maitasuna ezagutuko du, eta Colatek, berriz, drogen mundua.

80ko urteek osatzen duten markoaren barruan gure protagonistak bizi egingo dira, sufritu eta maitatu egingo dute, zoriontsu eta zoritxarreko izango dira… eta Espainiako talderik garrantzitsuena izatera helduko dira.

HNMPL 1980ko hamarkadatik, musikatik, maitasunetik, adiskidetasunetik… zehar egindako bidaia da, hau da, bizitzatik zehar egindakoa.


HOY NO ME PUEDO LEVANTAR

Musika eta letra: José María Cano eta Nacho Cano
Libretoa: David Serrano
Ekoizlea: Ángel Suárez
Aktoreen zuzendaria: Mikel Fernández
Musika-zuzendaria: Isaac Ordóñez
Eszenografia zuzendaria: Ana Garay
Koreografo nagusia: Tino Sanchez
Jantzien zuzendaria: Mila Bentabol
Ekoizpen zuzendaritza: Adriana Suárez
Drive Entertainment, S.L. enpresaren ekoizpena                                      
 

itzuli

 
  Mapa del Web Home © Teatro Arriaga, 2006