Juan Mayorga-k, egun etorkizun eta interes handiena duen antzerki egileenetariko bat (2007ko Antzerkiko Sari Nazionala), “La tortuga de Darwin” eskainiko digu. Kafka, Bulgakov eta Ionesco beraren oihartzunak biltzen dituen alegi iradokitzaile bat da. Zorroztasuna eta ironiarekin pieza honetan hainbat auzi pizten da, esaterako: emantzipatzeko proiektuen emaitza latzak, historiaren ibilbideari zentzu bate ematearen ideia, bere kontaketaren objektibotasuna; baita gizarte konbentzioak higuingarritzat jotzen duenarekiko nazka eta lilura ere. Oraingo honetan, hori guztia, dortoka-emakume honetan irudikatua, arrotzarekiko, desberdinarekiko... ditugun beldur eta mesfidantza guztien ezaugarri elokuentea.
Ernesto Caballero eszenara eramateaz arduratu da, alegoriako eta alegiazko lurralde honetan barneratua, gure historia garaikideari buruzko gogoeta bat eraginez.
El Cruce Antzokiak eta Abadía Antzokiak ekoiztuta, muntaia honek, euren protagonisten artean, Carmen Machi aktoresa ospetsua eta bikaina dauka, telebistako saio ezagunenetariko batuetan parte hartzeagatik ezagututa.
|