Teatro Arriaga Antzokia Programazioa Antzokia Bisita Birtuala Zerbitzuak Arriagaren adiskideak  
               
 
 LES 4 SAISONS
Ekainak 6 eta 7
 
 
 
 

Ordua: 20:00etan

Prezioa: 10,40 eta 36 euro artean

Deskontua: Bai


Angelin Preljocaj, zalantzarik gabe, sortzaile ospetsuenetako bat da dantza munduan. Duela denboraldi batzuk, Sergei Prokofieven Romeo eta Julietaren bere ikuspuntua eskaini zigun bere konpainiarekin. Ikuskizun hunkigarria izan zen, edertasun bizikoa, eta zaleek ezin ahaztu dute. Orain, berriz, “12 dantzarirentzako koreografia” hau aurkezten digu, Antonio Vivaldiren Lau Urtaroen Kontzertuan oinarrituta.


Hitz hauekin hausnartzen du Angelin Preljocajek bere azken lanaren inguruan:

“Zer egin dezake gorputzak? Ikuskizun berri baten sorkuntza hastean, funtsezko galdera bat eduki ohi dut, hain zuzen ere, Spinozaren Etikan errepikatzen dena. Okasio bakoitzean, zalantza datorkit.

Are eta gehiago, baita Antonio Vivaldiren “Lau Urtaro”-en 8. opus kontzertuaren aurrean ere.
Paradoxikoa? Hain ezaguna eta estereotipatua den musikak nola argi ditzake oraindik erantzun eta sekretuak, nola sorpresak eragin eta zalantza-arrastoak argitu?

Lehenik eta behin, mugimenduaren idazkerara itzultzea, arlo horretan ez indargetzea, dantza bizi bat berrantolatzea, bereziki lau lan ardatzetan oinarrituta: leherketa, asaldura, dilindatzea eta dardara. Puntu honetatik abiatuta, baita banandu ere, lau parametroak ez ezagutu arte galduz…”


LES 4 SAISONS, Antonio Vivaldi
Ballet Preljocaj

12 dantzarirentzako koreografia
Koreografia: Angelin Preljocaj
Chaosgraphie: Fabrice Hyber
Musika: Antonio Vivaldi
Argiak: Patrick Riou eta Angelin Preljocaj              
Jantziak: Fabrice Hyber y Angelin Preljocaj      
Koprodukzioa: Montpellier Danse Jaialdia eta Théâtre de la Ville – Paris

itzuli

 
  Mapa del Web Home © Teatro Arriaga, 2006