Teatro Arriaga Antzokia Programazioa Antzokia Bisita Birtuala Zerbitzuak Arriagaren adiskideak  
               
 
 MOON WATER
Maiatzak 22 eta 23
 
 
 

Ordua: 20:00etan

Prezioa: 7,20 eta 30 euro artean

Deskontua: Bai

Iraupena: 1h 10min


Moon Water Lin Hwai-min koreografoaren obra bat da. 1998ko azaroaren 18an estreinatu zuen Cloud Gate Dance Theatre of Taiwanek Taipeiko National Theatren.
Txinatarrentzat Ilargi-Urak edo Suei Yueik bi gauza oroitarazten ditu. Bata, atsotitz budista bat: “Ispilu batetako loreak eta ur gaineko ilargia irudimenezkoak dira”. Eta besteak, berriz, Tai Chi praktikatzaileen egoera ideala deskribatzen du: “Energia ura bezala isurtzen da, espirituak ilargiak bezala distiratzen duen bitartean”.

Koreografoa aipu xelebre horietatik abiatzen da bere obra sortzeko. Filosofia taoistaren irakurketa poetikoa da. Moon Water egiazkoaren azterketa da irrealaren aurrean, esfortzu faltaren aurrean esfortzuaren azterketa, ying eta yang, eta azkenik, denboraren estudio bat.

Lin Hwai-minek, Tai Chi Tao Yin tekniketatik abiatuta, mintzaira bat garatzeko aukerak aztertu ditu eta J.S.Bachen Biolontxelo bakarlariarentzako Suiteen bederatzi mugimenduren musika aukeratu du. Emaitza Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko topaketa liluragarri bat da. Edertasun txundigarria duen ikuskizuna da, eta mundu osoko kritikarien goraipamen bizienak jaso ditu.


MOON WATER
CLOUD GATE DANCE THEATRE OF TAIWAN

Musika: Violoncello solista de J. S. Bachen Biolontxelo bakarlariarentzako Sei Suite
Eszenografia: Austin Wang
Jantziak: Lin Ching-ju
Argiak: Chang Tsan-tao                                     
Koreografia: Lin Hwai-min    

itzuli

 
  Mapa del Web Home © Teatro Arriaga, 2006