Kremlineko katedral zaharren artean 1961. urtetik, eraikin moderno bat ikusi daiteke. Bere estilo arkitektonikoak multzoarenarekin kontraste nabarmena egiten du. Politikoen ekintzetarako, batzarretarako eta hitzaldietarako eta antzezpen artistikoetarako erabiltzen den Batzar Jauregia da. Eraikin handi honetan, kristalezko hormak dituena eta sei mila lagunentzako eta 1.500 langileentzako lekua duena, bere egoitza dauka 1990. urtetik, hau da; sortu zen data, Ballet Kremlin baletak. Dagoeneko, bere konpainia oso ezaguna da eta Errusiako mundu artistiko eta dramatikoan sarritan txalotua izan da. Bolshoi-ren filialtzat jotzen da. Bere zuzendari artistikoa eta koreografoa Andrei Petrov da, Errusiako Artista Emeritua eta ia mende laurden batez Bolshoi Antzokira lotuta egon dena.
Sortu zenetik errepertorio klasikora dedikatuta, Ballet Kremlin baletak hainbat izenburu antzeztu du: El lago de los cisnes, Don Quijote, Giselle, El Corsario, La Bella Durmiente edo Cascanueces, besteak beste. Kalitaterik handieneko artistak eta solista bikainak dituen konpainia handia da. Horietako artista eta solistetako batzuk hainbat sari irabazi dituzte izen handiko lehiaketa nazionaletan eta nazioartekoetan.
Gure zaleek Shakespeare-ren tragedian oinarritutako balet honekin berriz gozatzeko aukera izango dute. Baletak Sergi Prokofiev-ren musika ederrarekin batera arituko da.
|
| ROMEO Y JULIETA, Sergei Prokofiev-rena |
|
Ballet del Kremlin
Libretoa: Yuri Grigorovich
Dekoratuak eta jantziak: Simón Virsaladze
Antzezleak: Sergey Vasjuchenko, Natalia Balachnichova, Olga Zubkova, Yuriy Belousov, Ekaterina Tiulpina, Alexander Hmylov…
Koreografia eta eszenaratzea: Yuri Grigorovich
Zuzendari artistikoa: Andrei Petrov |
|