1978. urtean Suediako Ingmar Bergman zuzendari nagusiak bi aktoresa handi bildu zituen: Liv Ullmann, pelikula ugariren protagonista, eta Ingrid Bergman, zuzenduko zuen lehenengo eta azkeneko aldia. Emaitza Sonata de Otoño izenburua zuen pelikula bikaina izan zen (Höstsonaten).
Istorioa, zuzendariarena jatorrizkoa, zazpi urte ondoren, ama baten (piano jole bikaina eta nazioarteko karrera zoragarriduna) eta alabaren arteko berrelkartze bati buruzkoa da (landa zonalde batean bizi dena eta buru-gaixotasun bat duen ahizpa zaintzen duena). Laster bien arteko gatazkak hasten dira. Amaren izaera gogorra eta hotzak talka egiten du alabaren borondate baldarrarekin eta afektibitate premiekin.
José Carlos Plaza, adimenez eta sentsibilitatez beteriko lanek markatutako ibilbidea duen antzerki zuzendari nagusia, Sonata de Otoño pelikularen antzerkirako egokitzapena eszenara eramatearen arduraduna da. Marisa Paredes, Espainiako aktoresa handia lanaren aktore-aktoresa handien buruzagia da. Hura, Pedro Almodóvar zuzendariarekin elkar lanetan aritzeari esker nazioartean oso ezagun bilakatu da, eta duela gutxi Hamlet amaren gisa ikusi ahal izan genuen Arriaga Antzokiko ekoizpenean.
|