|
ANTZOKIAREN ZERBITZUA
Jantzien zerbitzua: Antzokiko arropazaindegia Hall-aren eta Foyer-en arteko solairuan dago. Doako zerbitzua da. Berokiak, aterkiak, poltsak edo motxilak, argazki-kamerak, audio- eta bideo-aparatuak, eta abar arropazaindegian uztea eskatzen da.
Taberna, funtzioak dauden bitartean: taberna-zerbitzua egongo da Foyer-eko anbigun, atsedenaldia duten funtzioetan.
Gurpil-aulkietako ezgaituak: Gurpil-aulkietan daudenek Antzokira sartzeko sarbidea eta haientzat gordetako lekua dute ikuskizun guztietan.
Haurrak: haur txikientzat besaulkiak egokitzeko tresnak daude. Egokitzaile horiek Aretoko langileei eskatu behar zaizkie.
Ikuskizunei buruzko aldizkaria eta eskuzko programak: sei hilabeteko programazioaren aldizkaria eta ikuskizunen euskarazko zein gaztelerazko esku-programak doan har daitezke Antzokiko hainbat gunetan.
Azpitituluak: atzerriko hizkuntzan emandako ikuskizunak azpititulatuak izango dira.
Emanaldien iraupena: funtzioen iraupena Antzokiaren sarreran adieraziko da. Gutxi gorabeherako iraupena jakiteko, estreinaldia baino bi egun lehenago dei dezakezu Informazio Bulegora (94 479 20 36).
Espazioen alokairua: Arriaga Antzokiko espazioak alokatzen dira gertaera edo bilera soziokulturalak edo enpresa-girokoak, e.a. egiteko. Hauek dira aipatu espazioak: Areto nagusia, Foyer-a, Hall nagusia, bilera-gela eta erabilera anitzeko gela.
Informazioa nahi izanez gero, begiratu web orrialde honetako Alokairu-zerbitzua edota 94 479 20 56 telefonora deitu.
Galdutako objektuak: objekturen bat galduz gero, Informazio Bulegora (94 479 20 36) deitu edo Aretoko buruarekin harremanetan jarri behar da.
|