Teatro Arriaga Antzokia  
     Dataren arabera
     Generoaren arabera
     Historikoa
     Elkarrizketa
     Profilak
     Nor gara
     Antzokiaren planoa
     Historia
     Kronologia
     Antzokia irudietan
     Artisten galeria
     Informacio teknikoa
     Taldeko laguna
     Abanatako laguna
     Babesleak
 
Antzokia
Bilbori hertsiki loturiko antzokia
 

Nahiz eta Bilboko hiritarrek antzerkira joateko ohitura antzinakoa izan, 1799. urtera arte ez zuten horretarako lokalik eduki. Urte hartan bizilagun batzuen ekimenez, koliseo bat eraiki zen Erronda kalean, baina 1816an sute batek erabat suntsitu zuen. Halere, bilbotarrek ordurako ohartu ziren arte eszenikoetarako balio zuen eraikinik gabe ezin zutela egon.

Behin-behineko antzoki batean aritu ziren antzezten, baina urte batzuk geroago, 1834an, bilbotarrak "Hiriko Antzokiaren" inauguraziora joan ziren.
Eraikina Areatzan egin zen, egun Arriaga dagoen tokian, eta berehala sozietate kapitalisten eskuetan jarri zuten komertzialki etekinak ateratzeko.

Hiriko lehen antzokia 1886. urtean itxi eta bota zuten. Antzokiaren egiturak bi guda karlistak eta Bilboko setioa jasan zituen, baina jada ez zuen tokirik etengabe hazten ari zen biztanleriarentzat.

Nolanahi ere, bota baino hiru urte lehenago leku berean beste antzoki bat eraikitzea hitzartu zuten. Berriaren azalera handiagoa izango zen ordea, butaka gehiago izango zituen (1.500) eta beheko solairua dendentzako izango zen.

Baina Bidebarrietako auzoak ez zeuden ados, haien ustez eraikinak kalera aire freskoa iristea eragotziko baitzuen, eta merkataritza eta ibaiko kaietarako oztopoa izango baitzen. Hori guztia konpontzeko, Joakin Rucoba eta Octavio Toledo arkitektoek kaia handitzea eta eraikina berriz orientatzea erabaki zuten.

1890ko maiatzaren 31n, arratsaldeko zortzietan, "Arriaga Antzokia" irekiera ospatzeko egingo zen antzerki lana ikusteko oihala igo zuten. Antzokia dagoeneko plazari jarritako izen berarekin (Juan Crisostomo de Arriaga bilbotar musikagilearen omenez) ezagutzen zen.

Lanek bost urte iraun zuten eta milioi bat kostatu zen, baina oso ondo uztartu ziren dekorazio klasikoa eta teknologia berria. Estraineko emanaldian, argiek gehiago liluratu zituzten aukeratutako operak baino ("Gioconda", Amilcare Ponchielli-rena). Gainera, zaleek lehenengo emanaldiak etxetik entzun zitzaketen telefonoz, hamabost pezetaren truke.

Koliseo hura 25 urtez egon zen bilbotarren artean, 1914ko abenduaren 22an sute batek errauts bihurtu zuen arte. Ez zen zauriturik egon, baina suak antzokiko artxiboak eta kontratugileen aseguru-polizak suntsitu zituen.

Federico de Ugaldek eraiki zuen berriz Arriaga antzokia. Berria egiteko orduan, eraikinaren egiturak berritzea, handitzea eta segurtasun handiagoa ipintzea proposatu zuten.

1919ko ekainaren 5ean, Arriaga berriz inauguratu zuten. Ospakizunerako Giuseppe Verdiren "Don Carlo" opera aukeratu zuten, eta Ercole Casali-k zuzendu zuen.

Ireki zenetik, "lehen mailakotzat" jo zutenez gero, Bilbora une horretan Espainiako antzerkigintzan ari ziren antzezle eta konpainia garrantzitsuenak joan ziren. Gerra Zibilean Arriagako jarduna gelditu zen, baina bukatu eta Madrilgo aretoak zabaldu zirenean, berriro lanari ekin zioten.

1924an, Bilboko Antzerki Berriaren Sozietate Anonimoak Diestro familiari alokatu zion Arriagako jarduna, eta 1963. urtera arte aritu ziren kudeatzen. Urte horretako martxoan, Trueba ikuskizun enpresari alokatu zioten, eta halaxe, bakarrik jardun zuen, Arriaga Bilboko Udalaren esku gelditu zen arte.

1978. urtean Antzerki Berria Elkartea banandu egin zen eta udala Arriaga antzokiaren jabe egin zen. Aldaketaren ondoren, lokala berritu zuten, baina gehiago ematen ziren zinematografia saioak, antzerki lanak baino.

Udala kudeatzen hasi eta hamar egunera eraikina egoera txarrean izaki, itxi egin zuten, izan ere arriskutsua baitzen ikusleentzat. Berritzeko garai txarrak ziren eta horrela egon zen 1980. urtera arte. Orduan hasi ziren garbiketa eta berritze lanak udal-korporazio demokratikoari esker.

Lanak aurreikusi baino askoz gehiago kosta ziren, eraikuntzak hormigoizko egitura berria behar zuelako. Hori zela eta, berritze txikia izan behar zuena zaharberritzeko proiektu handia bihurtu zen.

Lanean ari zirela, 1983ko euri jasa handiek kontserbatzeko lanak zaildu zituen, eta horregatik udalak beheko dendak hustea erabaki zuen, urpean gelditu zirelako.

Lanetan hainbat aldaketa egin ziren eraikuntzan: Club Nauticoa izenekoa eta beheko solairuko beste lokal guztiak kendu zituzten, bi aldetara egiten duen eskailera ederra edo bestibulua handitu zituzten. Horrela egun duen itxura lortu zen. Gainera, lehenengo solairuan antzokiari izen ematen dion musikagilearen bustoa jarri zuten, Juan Crisostomo de Arriagarena, hain zuzen ere.

Arriaga antzokiaren ateak 1986ko abenduaren 5ean ireki ziren berriz ere. Bari-ko San Nikolas egunaren bezperan, parrokia hari baitagokio.

Gaur egun, Arriaga antzokia 1986ko urriaren 3an eratu zen sozietate anonimo batek kudeatzen du, baina kapitala udalarena da.

Aro berri honetan, artista eta ikuskizun onenak izan dira, estreinaldiak egin dira eta munduko hainbat tokitan erakutsi diren zenbait ikuskizun ekoiztu dira.

 
 
Juan Crisóstomo Jacobo Antonio de Arriaga y Balzola
 
Fachada del teatro
 
Arriaga Antzoki fatxada
 
Interior del Teatro
 
Arriaga Antzoki barrukoa
 
 
   WEB ORRIKO MAPA
   Copyright © 2008. Teatro Arriaga Eskubide guztiak erreserbatuta
EuskeraCastellanoEnglish
 
MARTXOAK
Al As Az Og Or Lr Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        
 
» Gaur, Astezkena 10 de martxoak
» Ikusi hileko programazioa
 
 
Visita virtual al teatro
Ezagutu Arriaga Antzokiko txoko guztiak
[+] Bisitatu
 
 
 
El Teatro: Historia
Arriaga Bilbori lotutako antzokia da. Bilboko biztanleek antzerkirako duten afizioa zaharragoa den arren, hiriak ez zuen arte eszenikoetarako lokal berezirik izan 1799ra arte. Data horretan, bizilagun talde baten ekimenez, Erronda kalean koliseo bat eraiki zen.
[+] Handitu