Hortzmuga Teatroak hogei urte bete ditu, eta, hori ospatzeko, ‘Metro bateko ametsak’ familia-ikuskizuna aurkeztuko digu; hau da, Bizkaiko Julen Gabiria idazlearen ‘Metro bateko letrak’ liburuaren antzerki-moldaketa.
Konpainia errealitate sozial gertukoenaz interesatu izan da beti, eta, oraingoan, gizakiak ezagutzen ez dituen gauzekiko duen sentimendua aztertuko du. “Beste horiekin” gozatzeko, ikasteko eta emozionatzeko antzezlana da.
Horra hor telefonoz erosteko telefonoa: 944 310 310 Sarrera-txartelak finantza-txarrtelarekin Eros ditzakezu ETA saltokietan edo bbk-ren orotarako kutzain. Antzokietako txartel-leihatiletan ere jaso ditzakezu zure txartelak.
Aldez aurreko salmentaren ordutegia antzokian bertan: larunbat, igande, astelehen eta astearteetan: 11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 19:0etara. Asteazken, ostegun eta ostiraletan: 11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era. Saioa dagoen egunetan, hasteko unera arte eros daitezke sarrera.
Sarrera-txartelak bbk-ren zerbitzu anitzeko kutxazainetan eros ditzakezue, edozein finantza-txartel erabiliz.Egin klik hemen hurbilen duzun bbk kutxazainazein den jakiteko
Arriaga Bilbori lotutako antzokia da. Bilboko biztanleek antzerkirako duten afizioa zaharragoa den arren, hiriak ez zuen arte eszenikoetarako lokal berezirik izan 1799ra arte. Data horretan, bizilagun talde baten ekimenez, Erronda kalean koliseo bat eraiki zen.
Nadia Errumaniako neska da, eta Nadia Comaneci izan nahi du. Denak bezala, Nadiak ere inoiz beteko ez diren ametsak ditu. Baina beti zerbaiten alde borrokatu behar da, eguneroko helmugara iristeko, aurrera jarraitzeko indarra emango digun zerbait lortzeko. Eta Nadiak heldulekua matxuratutako metroaren bagoi batean aurkituko du, bera bezalako etorkinez beteta dagoen hirian. Horrela, Errumaniaz gogoratuko da, etorkizunarekin egingo du amets, errealitatea disekzionatu, akuarelekin margotu eta etorkina izatea zer den azalduko digu. Izan ere, zein ez da etorkina?