Euskal Herriko taberna guztietan Iribar entrenamenduan geldiketa miresgarria egiten ari zeneko argazkia jarri baino lehen, Urtainena nagusitu zen. Gorputz-enbor indartsuarekin argazki kamerari aurrez begiratzen ziola arreta bereganatzen zuen neguan “salda badago” eta jaiegunetan “txibierroak badaude” iragartzen zuten kartelen gainetik.
Mitoa izan zen. Boxeatzen ez zekiela esaten zuten, baina ez zuen axola. Jainkoa zen, ez boxeolaria. Garai hartako Espainia hain zitalean, norbaitek gailurrerako bidea ireki zezakeela erakusten zuen. Baina herrialdea aldatu egin zen, eta goratu zutenek alde batera utzi zuten. Dagoeneko ez zuen balio. Erorketa, hitzez hitz, zoritxarrekoa izan zen. Haren bizitza labur eta frenetikoan ez zuen denborarik izan bere buruari egiten zion galderari erantzuna emateko; hau da, “Zer egin dut nik egiten dudan guztia hain lizuna izateko?”.
Horra hor telefonoz erosteko telefonoa: 944 310 310 Sarrera-txartelak finantza-txarrtelarekin Eros ditzakezu ETA saltokietan edo bbk-ren orotarako kutzain. Antzokietako txartel-leihatiletan ere jaso ditzakezu zure txartelak.
Aldez aurreko salmentaren ordutegia antzokian bertan: larunbat, igande, astelehen eta astearteetan: 11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 19:0etara. Asteazken, ostegun eta ostiraletan: 11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era. Saioa dagoen egunetan, hasteko unera arte eros daitezke sarrera.
Sarrera-txartelak bbk-ren zerbitzu anitzeko kutxazainetan eros ditzakezue, edozein finantza-txartel erabiliz.Egin klik hemen hurbilen duzun bbk kutxazainazein den jakiteko
Arriaga Bilbori lotutako antzokia da. Bilboko biztanleek antzerkirako duten afizioa zaharragoa den arren, hiriak ez zuen arte eszenikoetarako lokal berezirik izan 1799ra arte. Data horretan, bizilagun talde baten ekimenez, Erronda kalean koliseo bat eraiki zen.
Azken urteetan ikuskizunik onenetariko batzuk eskaini dizkigun Animalario antzerki konpainiak, Zentro Dramatiko Nazionalarekin batera, ‘Urtain’ aurkeztuko digu. Testua Juan Cavestany-rena da eta zuzendaritzaz Andrés Lima arduratu da.
Zuzendaritza: Andrés Lima
Eszenografia eta jantziak: Beatriz San Juan
Musika: Nick Powell
Argiak: Valentín Álvarez y Pedro Yagüe
Antzezleak: Roberto Álamo, Raúl Arévalo, Luis Bermejo, Luis Callejo, María Morales, Alberto San Juan, Alfonso Lara, Estefanía de los Santos y Luz Valdenebro
Produkzioa: Animalario y Centro Dramático Nacional
Egilea: Juan Cavestany