Ikuskizua Moskuko Dubrovka Antzokiaren bahiketan oinarritzen da. Talde terrorista batek bahitu zuen 2002. urtean. Bahiketa antzoki batean gertatzeak zirrara sorrarazi eta hausnarketarako bidea ireki zigun. Antzokia, lana egiteko gure ohiko lekua dena, gertaera makabro baten eskenatokia izan zen, eta ikusleak gogoz kontro aktore bihurtu ziren. Fikzioaren tokian benetako tragedia gertatu zen.
…Gertaera haiek abiapuntu besterik ez dira izan; hau da, fikzio berria sortzeko inspirazioa. Era berean, edozein zehazpen politiko eta geografikotik urrun geratu nahi izan dugu. Terrorista batzuez zehazki hitz egin ordez, kontzeptu unibertsalak jorratu nahi ditugu, gizakiarekin loturikoak edozein garaitan: boterea lortzeko borroka; biolentzia, ideia batzuk ezartzeko metodo gisa; eta aginteko egituren ustelkeria, beti errurik gabeko biktimak zigortzen dituena. Gure ustez, gure ikarak borrokatzeko modurik onena haiei aurre egitea da. Modu horretan, gure Boris Godunov-en asmoa da emozioen bidetik ikuslea denok kezkatzen gaituen gaira hurbiltzea; hain zuzen ere, terrorismora.
Horra hor telefonoz erosteko telefonoa: 944 310 310 Sarrera-txartelak finantza-txarrtelarekin Eros ditzakezu ETA saltokietan edo bbk-ren orotarako kutzain. Antzokietako txartel-leihatiletan ere jaso ditzakezu zure txartelak.
Aldez aurreko salmentaren ordutegia antzokian bertan: larunbat, igande, astelehen eta astearteetan: 11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 19:0etara. Asteazken, ostegun eta ostiraletan: 11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era. Saioa dagoen egunetan, hasteko unera arte eros daitezke sarrera.
Sarrera-txartelak bbk-ren zerbitzu anitzeko kutxazainetan eros ditzakezue, edozein finantza-txartel erabiliz.Egin klik hemen hurbilen duzun bbk kutxazainazein den jakiteko
Arriaga Bilbori lotutako antzokia da. Bilboko biztanleek antzerkirako duten afizioa zaharragoa den arren, hiriak ez zuen arte eszenikoetarako lokal berezirik izan 1799ra arte. Data horretan, bizilagun talde baten ekimenez, Erronda kalean koliseo bat eraiki zen.
Ideia originala eta zuzendaritza artistikoa: Alex Ollé
Zuzendaritza eszenikoa eta dramaturgia: Alex Ollé y David Plana
Testu originala: David Plana :
Interpreteak: Pedro Gutiérrez, Sara Rosa Losilla, Pep Miras, Juan Olivares, Francesca Piñón, Albert Prat, Óscar Rabadán, Fina Rius, Manel Sans :
Ekoizpena: La Fura dels Baus