Dianne Reeves pop abeslaria 1956. urtean jaio zen Detroiten (Michigan) eta oraindik ere eskolara zihoanean hasi zen jazz eta pop abesten. Clark Terry-ren laguntzaile izan zen, 1976. urtetik aurrera saioko musikari gisa lan egin zuen Los Angelesen, eta 1977. urtean ‘Welcome My Love’ izeneko bere lehen bilduma plazaratu zuen.
Sergio Mendez eta Harry Belafonte-rekin batera egin zuen biraren ondoren, bakarrik abesten hasi zen Reeves 80ko urteen hasiera jaialdi-zirkuituan. 1987.ean bere bigarren lana kaleratu zuen, hots, ‘Better Days’. Bere beste argitalpen aipagarri bat ‘Bridges’ (1999) izan zen.
2001. urtean ‘The Calling: Celebrating Sarah Vaughan’ bilduma argitaratu, eta Grammy bat irabazi zuen honekin.
‘When you Know’ izeneko bere disko berria, maitasun-abestien bilduma bat da. Reeves-en ahots otzanak lehenengo momentutik harrapatu eta liluratzen du.
Ikuskizun hori Fundación 700 eta Arriaga Antzokiaren arteko Elkarlanerako Hitzarmenaren emaitza da.
Horra hor telefonoz erosteko telefonoa: 944 310 310 Sarrera-txartelak finantza-txarrtelarekin Eros ditzakezu ETA saltokietan edo bbk-ren orotarako kutzain. Antzokietako txartel-leihatiletan ere jaso ditzakezu zure txartelak.
Aldez aurreko salmentaren ordutegia antzokian bertan: larunbat, igande, astelehen eta astearteetan: 11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 19:0etara. Asteazken, ostegun eta ostiraletan: 11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era. Saioa dagoen egunetan, hasteko unera arte eros daitezke sarrera.
Sarrera-txartelak bbk-ren zerbitzu anitzeko kutxazainetan eros ditzakezue, edozein finantza-txartel erabiliz.Egin klik hemen hurbilen duzun bbk kutxazainazein den jakiteko
Arriaga Bilbori lotutako antzokia da. Bilboko biztanleek antzerkirako duten afizioa zaharragoa den arren, hiriak ez zuen arte eszenikoetarako lokal berezirik izan 1799ra arte. Data horretan, bizilagun talde baten ekimenez, Erronda kalean koliseo bat eraiki zen.