Onurak
• Enpresa babesle bereziaren txartela (enpresaren izenean)
· Gonbidapena denboraldiaren hasierako ekitaldirako.
· Antzokiaren irudia erabiltzeko aukera enpresaren komunikazio-euskarrietan.
· Seihilabetekaria eta urteko memoria bidaltzea.
· Ikuskizunetarako sarrerak erosteko aukera, hala baimenduta dagoenean, % 35eko deskontuarekin.
· Antzokiak antolatutako ekitaldi instituzionaletara eta jardueretara gonbidatzea.
· Antzokiko lekuak ekitaldi korporatiboetarako erabiltzeko aukera % 100eko deskontuarekin; urtean behin Areto Nagusia. Gainerako lekuek, Foyer edo atariak, ere % 100eko deskontua izango dute. Programazioaren arabera libre dauden egunetan erabili ahal izango dira goian aipatutako lekuok.
· Antzokiko instalazioetara bisitaldi pribatuak eta gidatuak egiteko aukera.
· Ikuskizun jakin batean babesle moduan agertzea, aipamen berezia eginda publizitatean.
· Ikuskizunaren aurkezpeneko prentsaurrekoan egoteko aukera.
· Babeslearen publizitate berezia antzokiko atarian, megafoniaz eta irudien proiektagailuaren bidez.
· Gonbidapenak estreinaldiaren egunerako; gehienez 40 gonbidapen.
· Antzokian dohainik sartzeko 20 gonbidapen urtean, Antzokiak programatutako 10 ikuskizunetan banatuta.
· “Orient Express” aretoa estreinaldiaren egunean erabiltzeko aukera; 10 lagunentzako, bileretarako eta atsedenaldirako emanaldiak dirauen bitartean.
· Estreinaldiaren egunean Foyer-anbigu espazioa koktel eta harrera berezirako erabiltzeko aukera.
· Foyer gela erabiltzeko aukera, afari pribatua egiteko, urtean behin (aretoaren edukiera: 20-25 lagun), betiere programazioak horretarako aukera ematen duenean. |