Teatro Arriaga Antzokia  
     Dataren arabera
     Generoaren arabera
     Historikoa
     Elkarrizketa
     Profilak
     Nor gara
     Antzokiaren planoa
     Historia
     Kronologia
     Antzokia irudietan
     Artisten galeria
     Informacio teknikoa
     Taldeko laguna
     Abanatako laguna
     Babesleak
 
Profilak
Ángel Corella
 
Ángel Corella 1975ean jaio zen, Madrilen. Dantzaren munduan ibilbide arrakastatsua izan du, eta nazioarteko balletaren garaipena ordezkatzen du. Dantzariak hamar urterekin hasi zuen bere prestakuntza, dantza klasikoan, eta horretarako, Víctor Ullate maisuaren heziketa jaso zuen. Víctor Ullatek bere konpainian sartu zuen, eta horri esker, Espainiako Ballet Nazionalaren Lehiaketako Lehenengo Saria jaso zuen 1991n.

Corellak Karemia Moreno-ren Mistress balletarekin hobetu zuen bere teknika, eta horrek Parisko Nazioarteko Dantza Lehiaketako Sari Handia eta Urrezko Domina irabazteko balio izan zion, 1994an. Urtebete beranduago, artista American Ballet Theatre-ko kide egin eta bertako dantzari nagusi bilakatu zen.

Ángel Corellak ibilbide artiko handia du eta nazioarteko konpainia garrantzitsuenetako izar gonbidatua izan da; besteak beste, Londresko Royal Ballet-en, Milango Scala-n, Australiako Balletean, Tokioko Asami Maki Ballet-en eta New York City Ballet-en. Horrez gain, munduko soprano ezagunenekin kolaboratu du, besteak beste, Ainhoa Arteta eta Ángeles Blancas-ekin; eta ballet klasikoko (‘Basilio’ On Kixote-n, ‘Solor’ La Bayadère-n eta ‘Romeo’ Romeo eta Julieta-n) eta neoklasikoko (Jerome Robbins-en Fancy free edo Christopher Wheeldon-en Henrike VIII.a) lanetan, protagonista izan da.

Golardo ugari jaso ditu: “Benois de la Danse” Nazioarteko Saria (2000), “Interpretazio” modalitateko Dantza Sari Nazionala (2002), Madrilgo Erkidegoko Arteen Nazioarteko Domina, Salamanca Hiriko Kultura Izarra (2008) eta Galileo 2000 Saria (2009). Hori dela eta, koreografo garrantzitsuenen desio bilakatu da. Besteak beste, Christopher Wheeldon eta David Parson-ek berarentzako lan esklusiboak sortu dituzte.

Dantza ikuskizunez gain, Corellak hainbat iragarkitan parte hartu du, eta Gillian Murphy-rekin batera, Zisneen Lakua obraren telebistarako bertsio bat egin zuen. Lan horri esker, EMI saria jaso zuen, 2006an. Dantzariak bere izaera solidarioa ere erakutsi du bere Fundazioarekin (2001). Horren bidez, proiektu handiak finantzatu ditu; besteak beste, Arriaga Antzokia bisitatu berri duen Corella Ballet proiektua. String Sextet-en obrarako bere lehenengo koreografia da.

 
 
 
 
Irakurri beste profilak
 
   WEB ORRIKO MAPA
   Copyright © 2008. Teatro Arriaga Eskubide guztiak erreserbatuta
EuskeraCastellanoEnglish
 
IRAILAK'10
Al As Az Og Or Lr Ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      
 
» Gaur, Ostilara 10 de irailak
» Ikusi hileko programazioa
 
 
Visita virtual al teatro
Ezagutu Arriaga Antzokiko txoko guztiak
[+] Bisitatu
 
 
 
El Teatro: Historia
Arriaga Bilbori lotutako antzokia da. Bilboko biztanleek antzerkirako duten afizioa zaharragoa den arren, hiriak ez zuen arte eszenikoetarako lokal berezirik izan 1799ra arte. Data horretan, bizilagun talde baten ekimenez, Erronda kalean koliseo bat eraiki zen.
[+] Handitu