"Cuartitos" agertokian

Alde zaharreko maitaleak

"Badu komediatik asko, baina oinaze eta atsekabea ere"

2016ko ekainaren 07tik 08ra

Shakespearerengana hurbiltzeko moduak daude: erreberentea, hainbeste merezi du eta; edo jostalaria, egileak bere hilobitik noizbehinka ere eskertuko duena.

Shakespeare aurpegi aunitzekoa da. Pentsalari humanista sakona da, giza arimaren miserien pintore  geniala. Eta endredatzaile bihurria ere, Puck lotsagabea, desenkontru, gaizkiulertu eta itxuraldaketen sortzailea, teatroaren tronpatzaile nagusia.

Nik Shakespeare osoa besarkatu nahi nuke, ez nuke ezer galdu nahi, ume batek dena eduki nahi duen bezela, mugarik gabe. Baina dela funtsean ume baten arima dudalako, dela une bakoitzean hautu bat egin behar delako, nik oraingo honetarako, ikuspuntu xaloena hautatu dut. Ideia lotsagabe xamarra izan dut: bere lanik dramatikoen eskena zatiak baliatu jostailu teatral bat osatzeko, aktoreen gozamenerako.

Aktoreen eta aktoreentzako lana baita hau. Olatzek eta Mikelek eurek eskatu zidaten testu bat idazteko, ikutu metateatralekin. Nire eskerrona bioi euren konfiantzagatik, Getari Etxegarairi bere talento eta zuhurtziagatik, eta sortze prozesuan parte hartu duten guztiei ere, haien lanarekin erakutsi digutelako gurea, lanbidea ez ezik, bokazioa ere badela.

Ez dakit lan hau ze generotakoa den. Badu komediatik asko, baina oinaze eta atsekabea ere. Lagun min batek, urkoek bakarrik erakutsi dezaketen konfiantzarekin, galdetu zidan ea Shakespeareren kontura idazten ari nintzen hori gauza serioa ote zen, ala alderantziz, “patotxada” bat. Berari esker, testu honen generoa definitzea lortu nuen: “Patxotada” bat.

PATXO TELLERIA

 


Taldea


Antzezleak: Olatz Ganboa eta Mikel Losada

Musika: Adrián García de los Ojos

Argiztapena: Edu Berja

Eszenografia: Gorki Sagarminaga eta Mikel Sagarminaga

Atrezzo eta jantziak: Vacas Flacas

Zuzendari laguntzailea: Getari Etxegarai

Testua eta Zuzendaritza: Patxo Telleria

Eskerrik asko: Nagore Navarro, Dani Fernández eta Oscar Armendáriz


 

Saioak

ekainaren 7: euskeraz
ekainaren 8: gastelaniaz

Prezioa

14 euro / Beherapenak

TOP