| |
| Programazioa |
| Antzerkia |
| |
|
|
| |
| Angelina o el honor de un brigadier |
| irailak 8tik 12ra |
| |
| 1880an girotutako bertso drama hau umorezko pieza zoragarria da. Itxuraz XIX. mendekoak diren eta Espainiako kulturan oso finkatuta dauden gatazkak planteatzen ditu. Jardielek gizon trufatuaren dramari, andrekoiari eta garai hartako emakumeen emantzipazio hasiberriari buruzko bere ikuspuntu originala ematen du. |
| [+] Handitu Informazioa |
| |
|
| |
| Faemino y cansado: parecido no es lo mismo |
| irailak 13tik 19ra |
| |
| Besteak beste, Siempre perdiendo, Visto o no visto, Están aquí dentro, Cuanto más viejos más pellejos eta Son dos ikuskizunak eskaini dizkigute. Orain aurkeztera datozkigun ikuskizunak ‘Parecido no es lo mismo’ du izena. Jendearengan izango duen efektua, ordea, berdina izango da, alegia, ordu eta erdiko algara eta ondorio bakar bat: ezin hobeak dira. |
| [+] Handitu Informazioa |
| |
|
| |
| Fin de partida |
| urriak 21tik 23ra |
| |
| Itxuraz, mundua betirako desagertu denean, fedearen hondakinetan, bi pertsonaiek espazio klaustrofobiko bat okupatzen dute, eta elkar zirikatzen diote. Bata Hamm da, ugazaba, itsua eta aulki gurpildunean jesarria. |
| [+] Handitu Informazioa |
| |
|
| |
| |
| El avaro |
| urriak 26tik 31ra |
| |
| Molière bere helburu nagusia “jende zintzoari barre eginaraztea” zen. Hori eta gehiago lortu nahi izan dute, zalantzarik gabe, Jorge Lavelli zuzendari handiak eta Juan Luis Galiardo antzezlan honetako protagonistak. |
| [+] Handitu Informazioa |
| |
|
| |
| Casa de muñecas |
| azaroak 4tik 5ra |
| |
| Protagonistak, Norak, danbateko batekin esaten dio agur bere senarrari, adinez txikiko emakumeei esleitutako rola onartzen jarraitzeko prest ez dagoelako. Garai hartako gizartean, antzerki unibertso osoan egin zuen durundi. XX. mendean gizon eta emakumeen artean egon den harreman aldaketan, oraindik bere oihartzuna hautematen da. |
| [+] Handitu Informazioa |
| |
|
| |
| Todos eran mis hijos |
| azaroak 11tik 13ra |
| |
| 1947an, Bigarren Mundu Gerra amaitu berri zenean, Arthur Miller-ek Todos eran mis hijos obra estreinatu zuen. Lan horren bidez, arma enpresen zinismoa salatu zuen. Gaur egun, ezin esan dezakegu gai hori oso zaharra zaigunik. |
| [+] Handitu Informazioa |
| |
|
| |
| |
| Mondo Flurss |
| azaroak 10tik 14ra |
| |
| Oso antzerki obra bisuala da, ia testurik gabea. Zakar poltsak manipulatuta, bi aktoreek hainbat paisaia, animalia eta objektu sortzen dituzte, modu irudikor eta harrigarrian. |
| [+] Handitu Informazioa |
| |
|
|
| |
| El pisito |
| abenduak 2tik 5ra |
| |
| Antzerki muntaia honen gaiak gaurkotasun gutxi izaten jarraitzen du. Pedro Olea bilbotar zinema zuzendariak zuzendutako lan honek luxuzko aktore hirukotea du: Pepe Viyuela, Teté Delgado eta Asunción Balaguer. |
| [+] Handitu Informazioa |
| |
|
| |
| |
| Els Joglars: 2036 Omena-G |
| abenduak 9tik 12ra |
| |
| 50. urtemuga honetarako, atzera begiratu beharrean, Albert Boadellak “omenaldi kontrakoa” sortu du. 2036 Omena-G lanak 25 urteko jauzia eman du etorkizunerantz: imajina dezagun 2036an, 75. urtemugan, konpainiari omenaldi ekitaldi bat egiten zaiola… Zer-nolakoa izango da Joglars? Aktoreek bizirik jarraituko al dute? Eta zuzendariak? Zer egingo dute? Nolakoa izango da 2036ko gizartea? |
| [+] Handitu Informazioa |
| |
|
| |
| Balagan Zirkua |
| abenduak 28tik 30ra |
| |
| Mikhail “Misha” Matorin-ek zuzendutako Balagan zirko ospetsuak errealitate bilakatuko ditu magia eta fantasia. Eszenografiatik azken mugimendura arte, ezin hobeto aztertuta dago, ikuskizuna erabat harmonikoa izateko. |
| [+] Handitu Informazioa |
| |
|
| |
| Beaumarchais |
| otsailak 4tik 13ra |
| |
| Bere bi obrari musika jarri ostean, Mozart eta Rossini-k hilezkortasuna bermatu zioten: Figaroren ezkontzak eta Sevillako bizargina. |
| [+] Handitu Informazioa |
| |
|
| |
| |
| Almuerzo en casa de los Wittgenstein |
| otsailak 24tik 27ra |
| |
| Ludwig Austriako eroetxe ezagunenetako batetik atera berri den filosofo bat da. Etxera heltzean, bere bi arrebek ongietorri bazkaria egiten diote. Familia aberats bateko arauek harrapatutako hiru pertsona hauen artean, egia ezezagunak argituko dira; horietako batzuk harrigarriak. |
| [+] Handitu Informazioa |
| |
|
| |
| Frankenstein |
| martxoak 18tik 20ra |
| |
| Gustavo Tambascio-k sortu eta zuzendutako ikuskizuna kode epiko eta erromantikoan eginiko esperimentu bat da. Gizakiaren mugak, bere askatasun nahia eta jainkoen mailara iristeko ezkutuko desioa eta bizitzaren eta heriotzaren sekretu ikertezinetan barneratzeko gura ditu ardatz. |
| [+] Handitu Informazioa |
| |
|
| |
| Un tranvía llamado deseo |
| apirilak 29tik maiatzak 1ra |
| |
| Un tranvía llamado Deseo izeneko lan honen ezaugarri nagusia bi kulturen arteko liskarra da. Blanche Dubois bere senean ez dagoen hegoaldeko emakume erakargarri bat da. Gaztaroaren amaieran dago. Bertuterako eta hezkuntzarako bere asmoek alkoholismoa ezkutatzen dute. |
| [+] Handitu Informazioa |
| |
|
| |
| |
| La avería (Matxura) |
| maiatzak 17tik 19ra |
| |
| Merkataritza bidaiari bati autoa matxuratu ostean, gidariak herri txiki batean pasatu behar du gaua. Ostatu hartzen duen etxearen jabeak auzi joko bitxi batean parte hartzera gonbidatzen du. Joko horretan, akusatuaren papera egokituko zaio |
| [+] Handitu Informazioa |
| |
|
| |
| Yo, el heredero |
| maiatzak 25tik 27ra |
| |
| Ludovico Riberaren irudian oinarritutako dibertimendu inteligentea da. Pertsonai misteriotsu, bufoi, komiko eta gogoetatsua izan zen hura, eta ironia, irmotasun eta burugogorkeriaz burgesia aberatsaren ontasun laño eta hipokritari mozorroa kentzen saiatzen da. |
| [+] Handitu Informazioa |
| |
|
| |
| Urlo - Pippo Delbono |
| ekainak 3tik 4ra |
| |
| Ohi bezala, Delbono-ren lana bizitza beratik jaiotzen da; bidaia hau partekatzen dutenen gorputz eta ahotsekin, galdetzea eta azalpenak ematea erabaki du. Urloren gaia boterea da, askotariko formatan; alegia, botere politiko eta erlijiosoa, kulturaren boterea… Horrez gain, sentimenduen eta gure harremanen berezko mekanismoa ere du ardatz. |
| [+] Handitu Informazioa |
| |
|
| |
|
|
|
|
| |